Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis ¿Te gusta la Fotografía?

Categoría: EGUNEROKOA

Oporretatik

aupani 14/07/2007 @ 11:12

Kaixo guztioi oporretatik idazten dizuet, Boi Taull-etik. Pirineoetan kokatua dago eta oso polita da. pistina dauka, mendi altuak, minigolfa, tenis pistak, parkeak... Aspalditik etortzen naiz toki honetara. Bertako ordenagailutik idazten dizuet. Nahiko denbora gutxi gelditzen zait eta beraz, konexioa moztu beharko dut. Den-dena kontatuko dizuet.AGUR!!!!!!!!!!

ekainak 27, asteazkena

aupani 27/06/2007 @ 21:09

Ekainak 23an izan genuen kurtso bukaerako azken besta. Hagitz ongi prestatu genuen. Gure azken urtea iragan da. Hemendik aurrera ondoko herrira joan beharko naiz DBH ikastera. Baina ez da hainbesterako. Azken finean han ere lagunak dauzkat. Baina nire lagunik onena, I, Beste eskola batera doa eta ez gara ikusiko. Hamar urte elkarrekin igaro ondoren. Beno nahikoa da gauza tristeekin, sarferminak gainean dira eta triste jarri behar gara? Ba ez. Uda ahalik eta hobekien aprobetxatu behar dugu. Ezin da honelan ibili.

Gaur ongi pasatu dut. Goizean SIMS 2rekin ibili naiz eta arrtsaldean lagunekin gelditu naiz. Onena momentu hortan izan da. I nere etxera etorri zenekoa kontatu diet eta barrez lehertu gara. Jendeak nola begiratzen zigun ikusiko bazenute...

Baina SIMS 2 blokeatu egiten zait eta hagitz kezkatuta nago. Norbaitek baldin badaki nola konpontzen al den jar dezala hemen komentariotxo bat, mesedez.

Aupa gu ta gutarrak!!!!!!!!!

Hurrengo bat arte.

EKAINAK 4, ASTELEHENA

aupani 04/06/2007 @ 18:56

ZEINEN LO GUTXI EGIN DUDAN!!!!!! WAZEMANK BAITZEGON ATZO!!! ZE NAIDEZU! TA GAINERA , NORBAITEK EGIN BADIA KASO PITTIN BAT EGUN OSOAN, NERE ESTUTXEA IZAN DA! ETA GOIZEAN AILEGATU ETA BEREHALA... I-K (TONTAK) :

-NUN DUGU IZKUNTZA? GOIAN AL BEHIAN?-ETA NIK ERANTZUN:

-ABER, EKAINAN GAUDE, ASTEAN LAU ALDIZ EGITEN DUGU HIZKUNTZA, 9 HILABETE PASA DIRA ORDUTEGIA EMAN ZIGUNETIK ETA ORAINDIK EZTUZU IKASI!!! GOIAN, BEHIAN, GOIAN, BEHIAN DA.

-ETA GAUR NON DUGU GOIAN ALA BEHIAN?

NI KONORTEA GALTZEKO ARRISKUAN EGON NAIZ. NOLA IZAN DAITEKE HAIN ERGELA???BESTALDETIK... A-k TONTA NAIZELA ESATEKO BESTERIK EZ DU AHOA IREKI.

HAU EGUNA!!! BIHAR UMORE HOBEZ JOANGO NAIZ.

AGUR!

MAIATZAK 30, ASTEAZKENA

aupani 30/05/2007 @ 20:21

Gaur oso pozik ibili naiz.

Badakizue, gustuko mutil bat dut. Eztut izenik esango, horren ordez inizial bat jarriko dut: A. Beno gaur ingurune izan dugu. Ba A denbora guztian nire gainean egon da. Pexaua da gero! Nire ondoan esertzen da eta beraz, imaginatuko duzue... Testu bat sortu behar genuen Gipuzkoako konpañia de caracas edo horrelako zerbaiti buruz. Nik internetetik informazioa hartua neukan eta nire taldekoen artean irakurtzen nenbilen. Guztiak mutilak dira nire taldean, ni nexka bakarra. Ene bada! Hau pazientzia behar dena mutilekin!!!

Ba hori, irakurtzen hasi eta inorrek kasurik ez eta A-k gutxiago. Ba testua bakarrik egiten hasi naiz. Orduan bai! kasurik etzitzaidan falta. Ni nire koadernoan idazten eta guztiak nire gainean begira, batez ere A. Bere ukondoarekin nirea ukitu, inguruko liburuak kendu nire ikusteko, bulkatu (pixka bat)...IKARAGARRIA!!! Eta ni zoriontsu, noski.

Zer egin behar diogu!

Agur!!!